ENERGIA BERRIZTAGARRIAK GMHZ

IRAUPENA: 2.000 ordu

Titulu honen konpetentzia orokorra da energia eolikoko parkeak eta instalazioak maneiatzeko eta  mantentzeko  muntaia-lanak,  zerbitzuan  jartzeko  lanak  eta  kudeaketa-lanak  koordinatzea, instalazioak  sustatzea,  proiektuak  garatzea,  eguzki-instalazio  fotovoltaikoak  muntatzea  eta mantentzea,  muntaia-  eta  mantentze-lanak  kudeatzea  eta  gainbegiratzea,  eta  azpiestazio elektrikoak maneiatzea eta horien lehen mailako mantentzea egitea.
Lanbide-irudi honek energia eolikoko instalazioak eta energia elektrikoa produzitzeko eguzki-instalazio  fotovoltaikoak  sustatzera,  muntatzera,  ustiatzera  eta  mantentzera  zuzentzen  diren enpresetan egiten du lan, baita energia elektrikoa sortzearekin, garraiatzearekin eta banatzearekin lotzen diren enpresetan, goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan, eta azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten industria-enpresetan ere.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

Instalazio eolikoak maneiatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzeko teknikaria.
Parke eolikoen muntaiaren arduraduna.Aire sorgailuen muntaiaren arduraduna.
Aire sorgailuen muntatzaile edo espezialista.
Parke eolikoak mantentzeko espezialista.
Eguzki-instalazioen sustatzailea.
Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzearen arduraduna.
Eguzki instalazio fotovoltaikoak mantentzearen arduraduna.
Eguzki-zentral fotovoltaiko txikiak ustiatzearen eta mantentzearen arduraduna.
Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntatzaile operadorea.Instalazio eoliko eta fotovoltaikoetako azpiestazio elektrikoak muntatzearen arduraduna.
Instalazio eoliko eta fotovoltaikoetako azpiestazio elektrikoak mantentzearen arduraduna.
Instalazio eoliko eta fotovoltaikoetako azpiestazio elektrikoen operadore mantentzailea.

 

Araudia: