Bideoak smartphone bidez grabatzen eta editatzen

  • 2018-10-15 |

Elektrizitate/Elektronika eta Ile-apainketa departamentuetako zenbait irakasle Ikaslan Bizkaiak antolatutako “Bideoak smartphone bidez grabatzen eta editatzen” ikastarora joan gara.

Gailu mugikorren bidez grabatu eta editatutako bideoen ikastaroan, gure smartphonearen bidez bideoak grabatzeko eta editatzeko behar den guztia ikasi dugu: nola erabili aplikazioa natiboak eta beste aplikazio batzuk time-lapseak (irudi finkoak hartu eta, gero, hartu baino bizkorrago ematen dituen teknika) eta slow motionak (kamara geldoa) egiteko eta testu bizidunak txertatzeko.