PRESTIK 2018 Enplegurako Azoka

  • 2018/12/12 |

Abenduaren 12 eta 13an, PRESTIK enplegurako azoka ospatu da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertora erdi maila eta goi mailako 2. kurtsoko ikasleek eta Lan Prestakuntza eta Orientabideko irakaslegoa joan dira.

Prestik enpleguaren azoka da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu nahiz finantzatzen du. Plangintza, kudeaketa eta koordinazioa, ordea, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren esku dago.
Prestikek topaketa-gune izan nahi du, batetik, lanbide-etorkizuna bilatzen ari diren pertsonentzat eta, bestetik, Bizkaian enpleguan nahasiak dauden eragileentzat. Helburua topatzean enpleguaren egungo egoerari buruzko ezagutza sortu eta zabaltzea da.