Hikvisionen Truckshowa

  • 2019/03/22 |

2019ko martxoaren 22an Elektrizitate eta Elektronika saileko irakasleak BECen egindako Hikvisionen aurkezpenera joan ziren. Bertan, fabrikatzaile honek bertaratutako profesional guztiei bere produktuak ezagutarazi dizkie.

Hikvisionek, segurtasun arloan soluzio globalen hornitzaileak/hornitzaile denak, Espainiako eta Portugaleko 11 hiri bisitatu ditu bere Convergence Truckshowarekin: aipatutako showroom ibiltariarekin bezeroei segurtasunaren digitalizazioaren inguruko berrikuntzak ezagutarazi dizkie. Guztira, segurtasunaren arloko 900 bat profesionalek izan dute aukera konbergentzia honek eskaintzen dituen onurak ezagutzeko: CCTV, intrusioa, intercom eta sarbide-kontrola.