Ikasenpresaren hasierako jardunaldia

  • 2019/10/08 |

Aurreko asteartean, urriak 8, Tknikak antolatutako Ikasenpresaren hasierako jardunaldietako bat izan zen gure ikastetxean.
Bertan gure ikasleekin batera CIFP Fadura LHII, CIFP Repelega LHII, CPES Ibaiondo BHIP, CPES San José de Calasanz BHIP, CPES San Luis BHIP, IES Zunzunegi BHI, CIFP Construcción Bizkaia LHII eta CIFP San Jorge LHIIko ikasleek parte hartu zuten.

Jardunaldi honetan, ikasle talde bakoitzeko ordezkari batek parte hartu du. Hiru helburu lortu nahi dira: alde batetik Ikasenpresan lehengo urratsak ematea, bestetik hainbat ikastetxeetan ere programa hau martxan dagoela ikustea eta azkenik zeharkako gaitasunak lantzeko oso baliogarria dela ohartaraztea.