Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeagatik aintzatetsia izan da San Jorge LHII

  • 2020-07-02 |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, STEAM Euskadi zigiluarekin saritu du San Jorge LHII, Euskadin Steam Hezkuntza sustatzeagatik.

Zer da Steam Hezkuntza? Honetan datzan hezkuntza da: • Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Arteekin eta Humanitateekin lotzen ditu. • Oinarrizko gaitasunak garatzen ditu, zeharkakoak zein diziplinakoak. • Gure gizartearen erronkei arduraz aurre egitera bultzatzen ditu ikasleak. Helburua: • Bokazio zientifiko-teknologikoak inspiratzea. • Ikasleen trebakuntza hobetzea. • Ikasleak bultzatzea, inguruko munduaren eraldaketan aktiboki parte har dezaten. Ekimenaren deskribapena: Steam Euskadi zigilua duen proiektua "Santurtziko Zuhaitz Eguna" da: San Jorge LHIK-ko "megafonia-instalazioak, lokalen sonorizazioa eta telebista-zirkuitu itxia muntatzea eta mantentzea" enplegurako prestakuntzako ikastaroko ikasleek ikus-entzunezko lana egin zuten Zuhaitzaren Egunean. Ingurugelak eta Santurtziko Udalak urtero antolatzen dute Zuhaitz Eguna, gure ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko.Proiektua Santurtziko Agenda 21 lantaldearen parte-hartzearekin gauzatzen da. Lantaldeak ikastetxe guztietako (publikoak zein itunpekoak), ordezkariak ditu, baita Udala eta Eusko Jaurlaritza ere. Ikus proiektuaren esteka:

https://sanjorge.hezkuntza.net/es/detalle-noticias?p_p_id=KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWARportlet&_KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWARportlet_idArticulo=3754747&_KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWARportlet_idPlantilla=4226529